martes, 25 de enero de 2011

Kolonoskopiari aurre egin

Kolonoskopia, hitzak berak, pertsona asko beldurtzen ditu eta ezagutzen ez dugun guztia bezala normala da. Beldur hau gainditzeko ikus dezagun zer den kolonoskopia bat eta zertan datzan.

Kolonsokipa: Hesteen barne azterketa

Kolonoskopia funtsean gure hesteetan hodi bat barneratzea da, hodi hau hesteetan dugula gurre hesteen lumena aztertu dezakegu. Horretaz gain, kolonoskopia baten bidez gure hesteetako lagin bat lortu dezakegu (polipo baten izaera ezagutzeko edo minbiziaren garapena ezagutzeko baliagarria izan daitekeena.

Horretaz gain polipoen garapena zein den ezagutu dezakegu, horretarako, polipo inguruko gunea orratz batez tindatu eta hemendik ast gutxitara kolonoskopia errepikatuz, polipoaak gune tindatuan jarraitzen duten edo ez aztertuz garapena ezarri dezakegu.


Bideo honetan kolonoskopia bat nola egiten den ikusi dezakegu [Youtube, erderaz]






Kolonoskopia baten aurre prestakuntza

Prestakuntza mediku bakoitzak ezarri egingo du, gehienetan honako protokoloa jarraitu behar du pazienteak:

  1. Azterketa agin ahal izateko, hesteak hustu egin behar ditugu, horretarako laxanteak eta dieta likidoa kombinatu egiten da azterketa egin baino bi edo hiru egun lehenago. Askotan diarrea pairatu dezakegu, laxanteen albo efektua da
  2. Dieta egokia ezarri behar da, gehienetan medikuak egiten du, laxanteak hartzearen ondorioz deshidratazio pairatu dezakegu, horregatiki zuku eta ur asko hedatzen gomendagarria da



No hay comentarios:

Publicar un comentario