viernes, 28 de enero de 2011

Minbizia eta familia


Sarrera honetan koloneko minbiziaren beste alderdi bat jorratuko dugu: minbizia duen gaixoa eta honek familian sortzen duen eragina.

Familian norbait gaixotzen den bakoitzean, familiare bizi-modua aldatu egiten da denboraldi batean. Gripeaz gaixotzen den arreba eta aita batek familiaren arreta berezia beharko du baino hau ez da oso handi izango, laguntza berezia beharko du eta gerta liteke familiak pairatzen duen estresa handitzea baina edonola ere ez du familia bizi-modua asko eraldatuko

Norbait minbiziz gaixotze denean egoera guztiz desberdina izan daiteke, hospitalera bisitaldi asko eta luzeak egin beharko dira, familia-kideak asko larritu daitezke (minbizi duen pertsona gatik eta baita beraiengatik larrituko dira). Minbizia gaixotasun serioa da, eta pertsonak asko larritu gaitezke gure familia kide batek pairatzen duela jakiterakoan.


Familiako kideak era desberdin batean erantzun dezakete, haserretu egin daitezke, nekatuta sentitu, etorkizuna zein den ez jakiteagatik urduri sentitu. Urduri egoteak beraiekin hitz egitea zaildu dezake.

Garrantzitsua da familia kideak hau ulertzea:
  • Minbizia osatu egin daiteke, gainera gaur egun edonoiz baino minbizi gehiago osatzen dira eta teknika berriak garatu dira
  • Minbiziaz gaixotzea ez du nahi ta nahiez hil egingo garela suposatzen
  • Zuk egin du ezerk sortu du koloneko minbizia
  • Zure familiak ez du zerikusia minbizia garatzearekin, zure burua minbizia ekiditzeko egin ahal zenituen gauzengandik errutzeak ez du zentzurik.
  • Norbaitek minbizia garatzeak ez du beste guztiak garatuko dutenik suposatzen
  • Familiarentzat egokiena zer den ezartze ezinezkoa da, baina zure lana edo eskola alde batera ustea ez da egokiena


Informazio gehiena, irakurtzeko oso gomendagarria den, artikulo honetatik aterata dago : Cáncer y familia: aspectos teóricos y terapéuticos [Gaztelera, AEPC]

Ingurunea eta minbizia: Dieta egokia


Koloneko minbiziaren agerpena zerk bultzatzen duen ez dago oraindik guztiz argi, baina badakigu zenbait faktorek garrantzi oso handia daukatela, hauetarik garrantzitsuena dieta da.

Hogei pertsonetatik batek kolenko minbizi esporadikoa garatu egingo du eta ikerketak diotenez gantz eta haragi kopuru handia kontsumitzen duten pertsonetan probabilitate hau handiagoa da.

Aldiz, B karoteno kopuru handia dituzten jakiak koloneko minbizia garatzeko probabilitateak gutxitu egiten dituzte.

Orduan, nola sahiestu dezakegu koloneko minbizi esporadikoa? Gomendagarriena fibra, kaltzioa eta D bitamina duten elikagaik kopuru dexentean kontsumitzea izango litzateke, honetaz gain gantz kopuru altua, sodioa, azukre eta karbohidrato refinatuak eta alkoholaren ko kontsumoa gutxitzea egokiena izango litzateke.


jueves, 27 de enero de 2011

Koloneko Minbizia: Tratamendua


Koloneko minbiziaren tratamendua era anitzetan bideratu egin daiteke, honako hiru hauek izanik erabilienak:
  • Kirurgia: Kirurgiaren bidez kantzerosoa den ehunaren ezabaketan datza.
  • Kimioterapia: Elementu kimiko aproposak erabiliz zelula kantzerosoen zatiketa inhibitu eta apopsotia sortu egiten duten sustantziak erabiliz
  • Errdioterapia: Kimioterapiaren parekoa da, kasu honetan energia uhinak erabiltzen dira.

Medikuak hautatu egingo du hauetatik zein den aproposena, askotan bat baino gehiago erabili egin daiteke, beraien artean efektu sinergikoa baitdutelako.
Koloneko minbiziaren estadio.

  1. Lehenengo estadioan: Gehienetan kirugiarekin nahikoa izango da
  2. Bigarren estadioan: Kirurgiaz gain kimioterapia beharrezkoa da
  3. Hirugarren estadioan: Kirurgia, kimioterapia eta anti-gorputz monoklonalak erabili behar dira, berriro bueltatzeko arrisku oso handia
  4. Laugarren estadioan: Minbiziak beste organo batzuk inbaditu egin ditu,tratamenduaren helburua: mina kentzea edo minbiziaren garapena sahiestea da
Blogaren hurrengo sarreretan bakoitza zertan datza aztertuko dugu.

Ingurunea eta minbizia: Kirolaren garrantzia


Dietak koloneko minbiziarengan duen eragina azteru dugu jadanik, ikus dezagun orain kirolaren garrantzia koloneko minbizia.

Zenbait ikerketen ustez, kirolaren eragina koloneko eta beste minbizi batzuetan izuagarrizkoa izango litzateke, koloneko minbiziaren kasuan, %40 eta %50 bitartean gutxitu egingo lirakete.

Zergaitik gutxitzen dira minbizi kasuak kirola egiterakoan?

  • Hesteetako mugmenduaren haundipenak, janariak azken hauetan ematen duen dendbora gutxitu egiten du eta ondorioz agente kantzerosoen eragina gutxitu egingo da.
  • Protaglandinen (PGF) haundipenak zelula kolikoen garapena inhibut egiten du eta honetaz gain hesteen mobilitatea haunditzen du


Tratamendua: Kirurgia




Kirugia da, kolon-minbizi kasu gehinetan erabiltzen den tratamendua da, aztertu ditzagun bere abaintaila eta desabaintalak:
  • Gaixoarentzat nahiko prozesu azkarra da, kimioterapia eta erradioterapiarekin alderatuta.
  • Medikuak minbiziaren garapena askoz hobetu ezagutu dezakete.
  • Emaitzarik hoberenak ematen dituen tratamendua da.
Baditu ere zenbait desabaintaila:
  • Ezin da pertsona guztietan aplikatu, askotan kirurgia komplexuegia delako edo gaixoaren osasuna ez delako egokiena.
  • Bere bizitza mugatu dezakeen ondorioak sortu ditzake: Kolostomia temporalean adibidez.
Kasu gehienetan kirurgiaren protokoloa ha
u da:

  1. Koloneko minbiziaren egoera eta kokalekua ezarri.
  2. Datu hauekin kirurgia diseñatu.
  3. Minbizia daukan kolonaren gunea moztu (beti segurtasun guneak alboetara utziz)
  4. Gelditu diren bi kolon puntak lotu
Hona hemen zenbait irudi:






miércoles, 26 de enero de 2011

Aspirinaren eta koloneko minbizi heredagarria


Zenbait ikerketa egin dira gai honen inguruan, badirudienez aspirinak minbizia garatzeko beharrezkoak diren zenbait bidezidor blokeatzen ditu (COX-1 eta COX-2 beraien artean) minbiziaren garapena galaraziz.

Orduan, gomendagarria al da aspirina egunero hartze koloneko minbizia ekidizeko? Arrisku handiko talde batean ez bazaude ez. Aspirinak honak albo efektuak sortu ditzake:

  • Plaketen agregazioa inhibitu.
  • Ultzera arriskua handitu egiten du.
Ondorioz, arrisku talde batean ez zauden bitartea, ez da gomendagarria aspirinaren erabilera koloneko minbizia ekid
itzeko.








Informazio gehiago artikulo honetan aurkitu dezakezu: The lancet-en artikuloa

martes, 25 de enero de 2011

Kolonoskopiari aurre egin

Kolonoskopia, hitzak berak, pertsona asko beldurtzen ditu eta ezagutzen ez dugun guztia bezala normala da. Beldur hau gainditzeko ikus dezagun zer den kolonoskopia bat eta zertan datzan.

Kolonsokipa: Hesteen barne azterketa

Kolonoskopia funtsean gure hesteetan hodi bat barneratzea da, hodi hau hesteetan dugula gurre hesteen lumena aztertu dezakegu. Horretaz gain, kolonoskopia baten bidez gure hesteetako lagin bat lortu dezakegu (polipo baten izaera ezagutzeko edo minbiziaren garapena ezagutzeko baliagarria izan daitekeena.

Horretaz gain polipoen garapena zein den ezagutu dezakegu, horretarako, polipo inguruko gunea orratz batez tindatu eta hemendik ast gutxitara kolonoskopia errepikatuz, polipoaak gune tindatuan jarraitzen duten edo ez aztertuz garapena ezarri dezakegu.


Bideo honetan kolonoskopia bat nola egiten den ikusi dezakegu [Youtube, erderaz]






Kolonoskopia baten aurre prestakuntza

Prestakuntza mediku bakoitzak ezarri egingo du, gehienetan honako protokoloa jarraitu behar du pazienteak:

  1. Azterketa agin ahal izateko, hesteak hustu egin behar ditugu, horretarako laxanteak eta dieta likidoa kombinatu egiten da azterketa egin baino bi edo hiru egun lehenago. Askotan diarrea pairatu dezakegu, laxanteen albo efektua da
  2. Dieta egokia ezarri behar da, gehienetan medikuak egiten du, laxanteak hartzearen ondorioz deshidratazio pairatu dezakegu, horregatiki zuku eta ur asko hedatzen gomendagarria da