miércoles, 24 de noviembre de 2010

Zer da minbizia? Heredagarria al da?

Minbizia gure gorputzeko zelulen komponketa eta ehunen berriztapenaren truke ordaintzen dugun ordaina da. Gure gorputzeko zelulak zenbait mutazio metatu egin behar dituzte minbizia garatzen hasteko eta horregatiki minbizia adinarekin lotzen den gaixotasuna da.

Minbizi mota asko daude (gorputzeko ehun mota gehienak mutazioak pairatu ditzateke) baina bi minbizi multzo haundi ditugu: Minbizi heredagarriak eta minbizi ez heredagarriak eta esporadikoak, ikusi ditzagun biehn arteko desberdintasuna:.

Minbizi heredagarria Vs. minbizi Esporadikoa
Irudi honetan ikusi dezakegunez, koloneko minbizi esporadikoetan zelula berdinean bizitzan zehar bi mutazio metatu egin behar dira zelula honek komponketa ahalmen guztia galtzeko eta kantzerosoa bihurtzeko. Ahu gertartzeko probabilitatea ez da oso handia baina adinarekin haunditzen den probabilitatea da.

Aldiz bigarren marrazkian aztertu dezakegunez minbizi heredagarrian gure zelulak mutazio bat dauka (hereatu egin duena eta ondorioz alaelo osasuntsu bakr bat dauka, nahiko izanik mutazio bakar bat, zelulak funtzio guztiak galtzeko.




Minbizi heredagarrien eragina

Mundu-mailan gertatzen diren minbizi guztietatik %5 baino ez da heredagarria, beste guztiak esporadikoak izanik.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Zer da koloneko minbizi heredagarria?


Gaur egun mundu mailan hiltzen diren lau pertsonetatik bat minbiziz hiltzen da (Heriotz 3º kausa da, gaixotasun kardiobaskular eta infekziosoen ondoren). Zehazki 2007.urtean 7,6 milioi pertsona hil egin ziren.


Aurreko hau kontuan izanik, heredagarriak diren minbiziak aztertzea berebizizko garrantzia dauka. Minbizi guztien %5a baino ez da heredagarria eta guk aztertuko dugun gaixotasuna horien artean dago.


Kolon minbizi heredagarriaren kasuan, gure DNA-ren parekatze desegokiaz arduratzen diren geneengan (MMR) mutazioa aurkituko dugu, hauek inaktibatuz. Lynch sindromearen prebalentzia gizartean 2-5/1000ko da.


Kolon minbizi guztien %3-8 Lynch sindromeak eragiten ditu eta bere sarkortasuna %90 da.