miércoles, 17 de noviembre de 2010

Zer da koloneko minbizi heredagarria?


Gaur egun mundu mailan hiltzen diren lau pertsonetatik bat minbiziz hiltzen da (Heriotz 3º kausa da, gaixotasun kardiobaskular eta infekziosoen ondoren). Zehazki 2007.urtean 7,6 milioi pertsona hil egin ziren.


Aurreko hau kontuan izanik, heredagarriak diren minbiziak aztertzea berebizizko garrantzia dauka. Minbizi guztien %5a baino ez da heredagarria eta guk aztertuko dugun gaixotasuna horien artean dago.


Kolon minbizi heredagarriaren kasuan, gure DNA-ren parekatze desegokiaz arduratzen diren geneengan (MMR) mutazioa aurkituko dugu, hauek inaktibatuz. Lynch sindromearen prebalentzia gizartean 2-5/1000ko da.


Kolon minbizi guztien %3-8 Lynch sindromeak eragiten ditu eta bere sarkortasuna %90 da.

3 comentarios:

  1. Harrigarria iruditzen zait minbiziari buruzko hainbat datu edukita, eta horren inguruko informazio dexente edukita, oarindik ere gaixotasun hau prebenitzeko modurik ez egotea...

    ResponderEliminar
  2. bai... niri ere ulergaitza iruditzen zait eneritz...

    ResponderEliminar
  3. Eskerrak behintzat minbizia pairatzen dutenen hilkortasuna txikitzen doan, ea etorkizunean minbizia katarro arrunt gisa ikustera irits gaitezkeen, gaixotu orduko ia senda daitekeen zerbait gisa.

    ResponderEliminar